Eragile valentziarrek, euskaldunek, katalanek eta galiziarrek konpromisoak eskatu dizkiete alderdi politikoei hizkuntza-eskubideak bermatzeko

2019ko urriaren 29a Iruzkinik ez

Gaztelania ez berezko beste hizkuntzen alde lan egiten duten gizarte eragileek ez-ohiko agerraldi batean, Madrilen, Hizkuntza-berdintasuna: Askatasuna, aniztasuna eta demokrazia dokumentua aurkeztu dute, eta hauteskundeen bezperan, alderdiei konpromiso zehatzak eskatu dizkiete.

A MESA (galiziera), KONTSEILUA (euskara), ACPV, CIEMEN eta PLATAFORMA PER LA LLENGUA (katalana) erakundeetako ordezkariek beste eragile batzuekin adostu duten konpromiso-sorta aurkeztu dute, alderdi politikoek hurrengo legegintzaldian kontuan hartzeko.

Erakundeetako ordezkariek lehenik eta behin azaldu dute dokumentuaren beharra hainbat kezka izan zuela oinarri “kezkatzen gintuzten alderdi politiko batzuk zabaltzen ari ziren mezuek; hain zuzen ere, boterea erdietsiz gero, gaztelania ez berezko beste hizkuntzetako hiztunen hizkuntza eskubideak are gehiago urratuko zirela”.

Kezka horietatik abiatuz, ekimenen bat abiaraztea erabaki zuten “Uste dugu olatu horri aurre egiteko modua beste alderdiek konpromiso zehatzak hartzea dela” aipatu dute agerraldian. Ondorioz, eragileek adostutako dokumentuak lau premisa eta zazpi konpromiso biltzen ditu.

Agerraldian, eragileek konpromisoen edukia aurkeztu dute: Egun gaztelania eta gaztelania ez berezko beste hizkuntzak desorekan daude; hortaz, berdintasuna, askatasuna eta demokrazia lortzeko, besteak beste, eskubidea eta betebehar berdinak aitortu behar dira, gaztelania ez beste berezko hizkuntzan gaitua den langileria kontratatu behar da; justizia-administrazioan gaztelania ez berezko beste hizkuntzen erabilera normalizatu behar da; legearen bidez ezartzen den gaztelaniaren inposizioa bertan behera utzi behar da. Gogoratu behar dugu legearen bidez gertatzen den gaztelaniaren inposizioaren ondorioz, gaur egun, adibidez, derrigorrezkoak diren hainbat tramite (zergak, isunak, gizarte segurantza… ) ezin direla gaztelania ez beste hizkuntza batean egin, edota bekak eta laguntzak ukatzen direla, baldin gaztelania ez den beste hizkuntza batean aurkezten bada.

Horretaz gain, egun, Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak zenbaitetan esan bezala, derrigorrezkoa da botere judizialaren araudia aldatzea, baldin eta gaztelania ez berezko beste hizkuntzetako hiztunen babes judizial eraginkorrerako eskubidea bermatuko bazaie”.

Bestalde, erakundeetako ordezkariek agerraldia Madrilen egitearen arrazoia azaldu dute. “Azaroaren 10eko hauteskundeen ondoren eratuko diren Kongresua eta Gobernua erabakigarriak izango dira lurraldeko hizkuntzetan bizitzeko eskubidea bermatzeko. Uste dugu mehatxu-olatu horri geure hizkuntzetan bizitzea bermatuko duen euste-horma jarri behar zaiola , eta horretarako konpromiso zehatzak behar dira. Horrexegatik pentsatu izan dugu Madrilera etortzea dela interpelazioa egiteko modurik zuzenena”.

Dokumentuaren ardatzak aurkezteaz gain, erakundeetako bozeramaileek aurreratu dute dokumentuaren kopia bidaliko dietela alderdiei konpromisoen aurrean jarrera bat hartzeko.

Halaber, Diputatuen Kongresua eratzen denean, proposamena aurkezteko lehendakari berriarekin bilera eskatuko dutela aurreratu dute: “Alderdi politikoek ezin dute ikuslearen planta egin geure hizkuntzetan bizitzeko eskubidea murriztu edo ezinezko bihurtuko dituzten neurriak abian jarriko dituztela mehatxatzen dutenen aurrean. Busti egin behar dira” erantsi dute

Azkenik, agerraldian manifestua lortzeko abian jarri duten webgunea aurkeztu dute, eta hari atxikitzeko kanpainari ekingo diotela aurreratu dute.


HIZKUNTZA-ANIZTASUNA: ASKATASUNA, BERDINTASUNA ETA DEMOKRAZIA