Elkarretaratzeak egingo dira hainbat herritan Bide eman euskarari manifestaziorako deialdia zabaltzeko

2016ko maiatzaren 20a Iruzkinik ez

elkarretaratzeak-herri-guztiakBide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu manifestazioa atxikimenduak jasotzen ari da. Hainbat gizarte eragilek jada bat egin dute deialdiarekin eta aste honetan bertan Nafarroako administrazioko gehiengo sindikalak ere aldarrikapena bere egin du. Nafarroako herri sarreretako seinaleen ondoan argazkiak eginez ere deialdia zabaltzen ari dira herritarrak .

Heldu den asteazkenean, berriz, Merindade buruetan elkarretaratzeak egingo dira Bide eman euskarari lelopean:

  • Gares, Mena plazan, 20:30ean.
  • Tutera, Foruen plazan, 19:30ean.
  • Altsasu, Udaletxe aurrean, 11:00etan.
  • Tafalla, Foruen plazan, 19:30ean.
  • Elizondo, Santiago kalean, Elbete eta Elizondo arteko zubian, 11:00etan.
  • Pirinioak, Urrobiko bidegurutzean, N-140 eta N-125 errepideen arteko bidegurutzean, 19:00etan.
  • Iruñea, Sarasate pasealekuan, Parlamentu aurrean, 19:00etan.

Ekainaren 4an izango da manifestazioa Iruñean. Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu lelopean egingo da eta 17:30ean abiatuko da Golemetik. Mobilizazioarekin, honakoa aldarrikatuko da: Euskarari bide eman behar zaiola, neurri ausartak hartuz. Ez gaude orain dela urtebete espero genuen egoeran eta jauzia egiteko garaia dela uste dugu. Honekin batera, euskarari bide eman behar zaiola esango dugu, justiziazkoa delako, oreka soziala bermatzeko beharrezkoa delako. Eta amaitzeko, euskarari bide ematen diogula ere erakutsi nahi dugu manifestazio horretan. Eta behar diren neurriak hartzen baldin badira, euskaltzaleak hor egongo direla ere adierazi nahi dugu.

Nahi izatekotan, manifestazioari atxikimendua eman dakioke Kontseiluaren webgunean.