Kontseiluak urteko irakurketa eta erronkak aurkezteko ditu azaroaren 28an
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak urteko irakurketa eta erronkak aurkeztuko ditu azaroaren 28an, Orona Gallery espazioan, 11:00etan hasita.
Duela bi urte ekin zion Kontseiluak urteko irakurketa egiteari, eta aurten ere interesgarritzat jo du Kontseiluak ariketa hori egitea. Denboraren abiadurak ez digu askotan aukerarik ematen egindakoa eta gertatutakoa modu pausatuan aztertzeko, eta ondorioz, etorkizunari begirako urratsak definitzea zailtzen digu.Hori ez gertatzeko, edo gerta ez dadin laguntzeko behinik behin, Kontseiluak hizkuntza-politikarekin lotutako gertaera nagusienak bildu nahi izan ditu eta modu ordenatu batean eskaini.
Izan ere, horixe da dokumentu honen helburu nagusiena. Urtean zehar izandako gertaerak jasotzea eta sailkatzea, eta horietan oinarriturik hurrengo hilabeteetako jarduna bideratzea.
Esaerak dio atzeak erakusten duela aurrean nola dantzatu, eta, beraz, dantza nola egin zehazteko ekarpena egin nahi izan dugu.
Etorriko zaren baieztatzeko, bidali mezu bat haizpea@kontseilua.eus helbidera.
Iruzkinik ez "Kontseiluak urteko irakurketa eta erronkak aurkezteko ditu azaroaren 28an"