Euskaraz bizitzeko behar den dena eskatu dugu milaka euskaltzalek Iruñean
Milaka euskaltzalez osatutako hiru zutabek Iruñeko kaleak zeharkatu dituzte, «Euskaraz bizitzeko behar den dena» lelopean antolatutako Euskaltzaleon Martxarekin bat eginez.
Milaka euskaltzalez osatutako hiru zutabek Iruñeko kaleak zeharkatu dituzte, «Euskaraz bizitzeko behar den dena» lelopean antolatutako Euskaltzaleon Martxarekin bat eginez.
Kontseiluak aurkeztutako gizarte erronkak 2036. urterako 300.000 euskaldun oso sortzea proposatzen du. Hau da, hamar urtean orain arteko euskalduntze erritmoa bikoiztea, urtero 30.000 hiztun irabazi eta erabileran % 20ko langa gainditzeko.
Euskalgintzaren Kontseiluak 2026. urteko Batzar Orokorra egin du ostiral honetan Baionan, Merkataritza Ganbararen egoitzan. ekainaren 13an Iruñean egingo duen Euskaltzaleon Martxaren lema ezagutarazi du: «Euskaraz bizitzeko behar den dena».
Euskalgintzako ordezkariek Euskaltzaleon Martxa antolatuko dute ekainaren 13an, euskaltzaletasuna elikatzeko herritar bakoitzaren ekarpena ezinbestekoa dela adierazteko.
Euskara larrialdi egoeran da Euskal Herrian. Diagnostikoa aspaldikoa da, eta azken datuek berresten dute: hiztun kopurua eta erabilera ahultzen ari dira, bereziki Ipar Euskal Herrian.
Abenduaren 27ko PIZKUNDEA ekitaldiko hitzartze guztiak.
Abenduaren 27an, Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako «Pizkundea» ekitaldira etorri ziren milaka euskaltzalek Bilbao Arena bete zuten. Kontseiluak balorazio positiboa eta baikorra egin du, eta aurrera begirako erronketan jarri du fokua.
Ehun euskaltzale ezagunek sinatu dute ‘Arantzazutik mundura, euskaltzaleon garaia da’ izenburuko artikulua.
Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten euskararen aldeko gizarte eragileen ordezkariek Euskararen Eguneko adierazpen bateratua irakurri dugu.
Azaroaren 15ean Bartzelonan egin den Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sarearen (ELEN) Batzar Orokorrak Euskalgintzaren Kontseiluak aurkeztutako ebazpena onartu du.
Euskalgintzaren Kontseiluak «Euskaltzaleon garaia da» izenburuko adierazpena aurkeztu du Arantzazuko Santutegian. Euskalgintzako eragile nagusien ordezkariak eta erreferentziazko euskaltzale ugarik parte hartu dute.
Abenduaren 27an Bilbao Arena euskararen eta euskaltzaletasunaren bilgune eta arnasgune bilakatzeko deia egin du Kontseiluak, milaka pertsona batuko dituen ekitaldi erraldoi batean. Ekitaldiko sarrerak urriaren 16tik aurrera izango dira eskuragarri www.pizkundea.eus webgunean.