Nafarroako eragile sozialek seme-alabak euskarazko ereduetan matrikulatzeko deia egin diete gurasoei
2026ko urtarrilaren 22a
Nafarroako ikastetxeetako aurrematrikulazio epea gerturatzen ari dela eta, euskarazko ereduan matrikulatzearen aldeko «Etorkizuna euskaraz hazi» kanpaina bateratua aurkeztu dute Nafarroako euskalgintzako eta hezkuntza eragile nagusiek, sindikatu euskaltzaleekin batera.











