2015ko urtarrilaren 29a
Kontseiluko zuzendaritzak azken aldian gertatutako hainbat gairen inguruan kezka agertu du. Arduradun politikoei dagokien ardura euren gain har dezaten eta behar den erantzukizunez jokatzeko deia ere egin die. Bi Estatuen aldetik gero eta modu ageriagoan gertatzen ari diren kanpo esku-hartzeen aurrean jarrera irmoa mantendu duten administrazioetako arduradunen jarrera txalotu dute. Kontseiluko bazkide den UEMAko lehendakari Maren Belastegi ere agerraldian egon da. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok herritarrei euskaraz bizitzeko nahia ager dezaten deialdia luzatu die, otsailaren 28an modu bateratuan erantzuteko egingo den deialdian parte hartuz.