Pizkunderako Erronkaren aurkezpena

2026ko maiatzaren 26a

Euskararen normalizazio eta biziberritzean Pizkunde berri bat eragin asmoz, Euskalgintzaren Kontseiluak 2036. urterako ERRONKA bat aurkeztuko dugu. Hizkuntza politiketan eman beharreko Jauzia zehazteko estrategia, neurriak eta adierazleak jasotzen dira proposamenean. 

Aurkezpena maiatzaren 28an, ostegunez, 11:00etatik 13:00era egingo da Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusian. Aldibereko interpretazioa eskainiko da, euskaraz. 

Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak harrera eta kokapena egin ondoren, nazioarteko adituek Galesko, Kataluniako, Galiziako eta Ipar Euskal Herriko esperientziak kontatuko dituzte: 

  1. Elin Haf Gruffydd Jones soziolinguista galestarrak Galeseko Gobernuaren Cymraeg 2050 proposamena azalduko du: urte horretarako milioi bat galesera hiztunen langa gaizditzea. 
  2. Marcos Maceira galiziarrak A Mesa erakundeak aurkeztutako Galego Llengua Vital protokoloa azalduko du. 
  3. Francesc Marco Plataforma per la Llenguako ordezkariak eta Ernest Montserrat Òmnium Cultural erakundeko ordezkariak Kataluniako Generalitatearen Pacte Nacional per la Llengua akordioa azalduko dute: 2030 urterako 600.000 katalan hiztun gehiago izatea. 
  4. Sébastien Castet Euskal Konfederazioko bozeramaleak Ipar Euskal Herrirako egindako proposamena aurkeztuko du: 2050 urterako herritarren % 30 euskalduna izatea. 

12:00etan, Manex Mantxola Euskalgintzaren Kontseiluko koordinatzaileak Pizkunderako Erronka 2026 proposamena aurkeztuko du.


Jarrai gaitzazu sare sozialetan eta jaso gure jardunaren berri: 

IZAN LAGUNTZAILE EUSKARAREN ALDE!