[ADIERAZPENA] Arantzazutik mundura, euskaltzaleon garaia da
Ehun euskaltzale ezagunek sinatu dute ‘Arantzazutik mundura, euskaltzaleon garaia da’ izenburuko artikulua.
Ehun euskaltzale ezagunek sinatu dute ‘Arantzazutik mundura, euskaltzaleon garaia da’ izenburuko artikulua.
Kontseiluko zuzendaritza batzordeak euskararen biziberritzearen aurkako oldarraldi judizialaren gordintzea salatu du, Auzitegien azken mugimendu atzerakoien aurrean.
Nafarroako Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean, Euskalgintzaren Kontseiluak indar politikoei eskatu die Foru Amejoramenduaren inguruko eztabaida baliatu dezatela euskarari berdintasun estatusa emateko Nafarroa osoan.
Euskal Konfederazioaren oharra: “Bi urteko maskaradaren ondotik, Euskararen Erakunde Publikoaren hitzarmen sortzailea berritzea erabaki dute hura osatzen duten partaideek ostegun honetan egin duten biltzar nagusian.”
Euskalgintzaren Kontseiluak, euskararen aldeko gizarte eragileen bilgune nagusiak, azken asteetan botere judizialak egindako esku-hartzeak salatu nahi ditu, martxan den eztabaida legegilea baldintzatu…
Gaur abiatu da Espainiako Estatuko erakundeetan herritarren eleaniztasuna eta hizkuntza-eskubideak bermatzeko Lege Organikoaren Proposamenaren eztabaida Madrilgo Kongresuan.
Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten euskararen aldeko gizarte eragileen ordezkariek Euskararen Eguneko adierazpen bateratua irakurri dugu.
Euskal Konfederazioaren euskararen aldeko engaiamenduaren barometroa aurkeztu du: 20 neurri konkretu, agintaldiaren lehen urtetik herriko etxeek ere euskararen alde eragiteko.
Euskal Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko ekarpenak aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelek eta koordinatzaile Manex Mantxolak.
Euskalgintzaren Kontseiluak, ELA eta LAB sindikatuekin batera, elkarretaratze bikoitza egin dute Bilbon (Justizia Jauregiaren aurrean) eta Donostian (Gipuzkoako Diputazioan) euskaraz lan egiteko eskubidearen alde eta auzitegien oldarraldi euskarafoboaren aurka.
Ezagutzera eman dugu abenduaren 27an «Euskaraz bizitzeko Pizkundea» lelopean deitu dugun ekimeneko kulturgile, musikari eta sortzaileen zerrenda.
Bernat Etxepareren ‘Linguae vasconum primitiae’ liburua gordetzen duen Baionako Euskal Museoaren fatxadan «Aitortza eta baliabideak, euskara jalgi dadin beti» idatzi dugu.