“Herritarrok aldaketari bultzada emango diogu Anaitasunan”
Alor desberdinetan aritzen diren hainbat lagunek larunbatean Anaitasunara joateko deia egin dute Iruñeko Foruen monumentuan (behekaldean ETBren bideoa). Ondorengoa da Julio Sotok guztien…
Nafarroako euskalgintzaren ordezkaritza zabala bildu gara azken aldian Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren aldetik hizkuntza-politikari lotuta jazotako injerentziak salatzeko. Gaurkoan bereziki Baztanen gertatutako…
Batzeneko kideek guztien izenean agiri hau irakurri dute: Gaurkoan hemen bildu gara, euskaraz bizi nahi dugun hainbat lagun. Euskaraz bizi nahi horrek…
UEMAko kide diren Aduna, Antzuola, Arama, Bergara, Gaintza, Oiartzun, Oñati, Usurbil, Zarautz eta Zeraingo udal ordezkariak lagun agerraldia egin du Kontseiluak Donostian….
Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatu duten “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” II. jardunaldietan. Bertan, azterketa sozioekonomiko eta soziolinguistikotik…
Kontseiluko zuzendaritzak azken aldian gertatutako hainbat gairen inguruan kezka agertu du. Arduradun politikoei dagokien ardura euren gain har dezaten eta behar den erantzukizunez jokatzeko deia ere egin die. Bi Estatuen aldetik gero eta modu ageriagoan gertatzen ari diren kanpo esku-hartzeen aurrean jarrera irmoa mantendu duten administrazioetako arduradunen jarrera txalotu dute. Kontseiluko bazkide den UEMAko lehendakari Maren Belastegi ere agerraldian egon da. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok herritarrei euskaraz bizitzeko nahia ager dezaten deialdia luzatu die, otsailaren 28an modu bateratuan erantzuteko egingo den deialdian parte hartuz.
Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok agerraldia egin du Nafarroako hainbat lagun esanguratsuk lagunduta. Iruñean egin duten agerraldian Vascuencearen Legearen aldaketaren inguruko iritzia eman dute. Bide batez, gaia aztertzeko bihar egitekoa zen Plenoa otsailaren 19ra atzeratu izana salatu dute.