ETB3 ez itxi! Haurrentzako euskarazko kate irisgarri bat bermatu!
EITBri eskatu diogu haurrentzako ETB3 katea ixteko bere erabakian atzera egin dezala, eta bere sorrera legean dagoen euskararen normalizaziorako helburuari lotu dadila.
EITBri eskatu diogu haurrentzako ETB3 katea ixteko bere erabakian atzera egin dezala, eta bere sorrera legean dagoen euskararen normalizaziorako helburuari lotu dadila.
Euskalgintzaren Kontseiluak Nafarroako Gobernuari eskatu dio Lanbide Heziketan eta goi mailako ikasketetan euskaraz ikasteko aukera errealak bermatzeko neurri eraginkorrak har ditzala.
Euskalgintzaren Kontseiluak KORRIKAn parte hartzera deitzen ditugu euskararen normalizazioan eta biziberritzean sinesten duten herritar guztiak.
Euskara Gara dio aurtengo KORRIKAren leloak. Izan gaitezen, gutako bakoitza, euskarak behar duen Pizkundearen txinparta. Euskaltzaleok egin ezean, ez baitu beste inork egingo.
Martxoaren 11n Baionako ON! Bilgunean eman prentsaurrekoan, Euskal Konfederazioak publiko egin ditu herriko bozetako hautagaien erantzunak.
Euskalgintzako ordezkariek Euskaltzaleon Martxa antolatuko dute ekainaren 13an, euskaltzaletasuna elikatzeko herritar bakoitzaren ekarpena ezinbestekoa dela adierazteko.
Euskalgintzaren Kontseiluak komunikazio talderako jardun osoko teknikaria behar du. Curriculumak bidaltzeko azken eguna: 2026ko martxoaren 24a.
24. KORRIKAren arropa- eta material-hornitzailea izango da KOPARIA, Euskalgintzaren Kontseiluak sustatutako merchandising eta sustapen zerbitzuen enpresa.
Gaur jakin dugunagatik, CCOO Euskadik jarritako helegitearen ondorioz, Donostiako epaitegiak bertan behera utzi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren 34 administrazio orokorreko teknikariren lan…
Pasa den astean, Donostiako Auzitegiek ontzat eman eta hiru urte pasa ondoren, EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen Donostiako Udaleko kartografia zerbitzuko bi lanposturen lan deialdia, gaztelaniaz gain euskararen ezagutza ere eskatzea “gehiegizkoa” dela iritzi duelako.
Euskara larrialdi egoeran da Euskal Herrian. Diagnostikoa aspaldikoa da, eta azken datuek berresten dute: hiztun kopurua eta erabilera ahultzen ari dira, bereziki Ipar Euskal Herrian.
Nafarroako ikastetxeetako aurrematrikulazio epea gerturatzen ari dela eta, euskarazko ereduan matrikulatzearen aldeko «Etorkizuna euskaraz hazi» kanpaina bateratua aurkeztu dute Nafarroako euskalgintzako eta hezkuntza eragile nagusiek, sindikatu euskaltzaleekin batera.
Helduen euskalduntze eta alfabetatze sektorearekin elkarlanean landutako Euskara ezagutzeko beharra helduengan sustatzeko proposamena dokumentua aurkeztu dugu Nafarroako Parlamentuan.