Sarea

Tag Archives | kontseilua

Kontseilua urriak 19 iruna

“Nafarroako Gobernuari ausardia eskatu nahi diogu justizia, berdintasuna eta kohesioa daudelako jokoan”

“Justiziari, berdintasunari eta kohesioari muzin egiten dien epaia izan da”; horrela adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, euskalgintzako hainbat eragilerekin batera: Xabi Martinez de Lezea (IKA), Begoña Muñoz (Nafarroako Ikastolen Elkartea), Agurne Gaubeka (Hizkuntzaren Behatokia eta Xabi Garcia (AEK). Epaiari erantzuteko, urriaren 19an elkarretaratzea antolatu dute, eguerdiko hamabietan, Gobernuaren egoitzaren aurrean. Lehenik eta behin, […]

Continue Reading 0
Kontseilua-Valentzia

“Alderdiei konpromiso zehatzak jasotzeko eskaera egingo diegu hizkuntza gutxiagotuen alde lan egiten dugun eragileok”

Lan-bilera egin dugu Valentzian Estatuko hizkuntza-gutxituen normalizazioaren alde lan egiten duten gizarte eragileok, eta bertan izan da Kontseiluko idazkari nagusia; azaroaren 10eko hauteskundeei begira, zenbait ildo zehaztu ditugu, tartean, agerraldia egitea Madrilen hilaren amaieran. 2019ko apirilaren 10ean aragoieraren, asturieraren, galegoaren, euskararen eta katalanaren alde lan egiten duten zenbait eragileok, lau hiritan egindako aldibereko agerraldietan “Hizkuntza-aniztasuna: […]

Continue Reading 0
Behingoz20181027

Nafarroan beste lege bat beharrezkoa dela agerian utzi du, beste behin, auzitegiak

Kontseiluak larritzat jo du eskubideen babesle izan beharko lukeen auzitegiak herritarren eskubideen urraketak ahalbidetuko dituen epaia argitaratu izana, eta Gobernuari aurre egiteko ausardia eskatu dio. “Tamalez ez da Nafarroako Auzitegiak euskaldunon eskubideen aurka hartzen duen lehen erabakia eta, beraz, ez gaitu harritu; halere, oso argi uzten du egungo Euskararen Legeak horrelako ebazpenei atea zabaltzen diela” […]

Continue Reading 0
ARGAZKIAKORRIKA

Kontseiluak ere KLIKA egingo du

KORRIKAko arduradunak 21. edizioaren aurkezpena egin du zuzendaritza-batzordean Apirilaren 4tik 14ra Euskal Herria iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera zeharkatuko duen euskararen aldeko ekimen erraldoiarenaren nondik norakoak azaldu dizkio KORRIKAko arduradun Asier Amondok KONTSEILUAren zuzendaritza batzordeari. KORRIKAko arduradunak azaldu bezala, aurtengo edizioak KLIKA egiteko eskatzen digu: “Klika aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea. Are gehiago, […]

Continue Reading 0
Euroituna5Ebaluazioa20181205

“Oso larria iruditzen zaigu lehen ebaluazioa egin zenetik hainbat hutsune konpondu ez izana”

Espainiako Estatuak, Erregio edo Gutxiengoen hizkuntzen Europako Itunaren betetzeari buruzko bosgarren txostena argitaratu du. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak aztertu eta honen gaineko iritzia eman dute. Aurreko txostenetan jasotako gomendioen errepikapena da bosgarren hau. Justizia eta auzitegiekin lotutako gomendioak lehen ebaluaziotik bete ez izana larria iruditzen zaie bi erakundeei. Halaber, Nafarroako zatiketarekin […]

Continue Reading 0
LangileakEuskaraldia

Kontseiluko langile taldeak ere bat egin du Euskaraldiarekin

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte ere ahobizi izango da Kontseiluko langile taldea. Euskaraldiak egindako proposamenari jarraituz bat egin dute hizkuntza- ohiturak aldatzeko ariketa sozialarekin. Andoaingo egoitzan egin dute argazkia atxikimendua adierazteko. Ekimenean parte hartzeko izen-ematea zabalik dago irailaren 20az geroztik. Ahobizi edo belarriprest izan nahi dutenek, www.euskaraldia.eus webgunen egin dezakete, baita egitasmoa sustatzeko hainbat herritan […]

Continue Reading 0