Sarea

Tag Archives | hizkuntza

kontseilua-irakurketa

Adostasun sozial trinkoak eraikitzeko jauzia egingo du Kontseiluak

Askotariko eragileen aurrean egin duen urteko irakurketa ekitaldian aurreratu du hizkuntza-eskubideekin lotutako proposamen baten bueltan artikulatu eta aktibatu nahi dituela gizarte eragileak; ondoren, adostasun politikoak erdiesteko. Askotariko eragileak bildu ditu Kontseiluak gaur Hernaniko Orona Ideon. Bertan izan dira, batetik, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Euskarabideko zuzendaria, Udalbiltzako lehendakaria, Hernaniko alkatea eta Aldundiko ordezkariak; bestetik, alderdi politikoetako (EAJ, EH […]

Continue Reading 0
GonbidapenaIrakurketa-azkena

Kontseiluak urteko irakurketa eta erronkak aurkezteko ditu azaroaren 28an

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak urteko irakurketa eta erronkak aurkeztuko ditu azaroaren 28an, Orona Gallery espazioan, 11:00etan hasita. Duela bi urte ekin zion Kontseiluak urteko irakurketa egiteari, eta aurten ere interesgarritzat jo du Kontseiluak ariketa hori egitea. Denboraren abiadurak ez digu askotan aukerarik ematen egindakoa eta gertatutakoa modu pausatuan aztertzeko, eta ondorioz, etorkizunari begirako urratsak definitzea zailtzen digu.Hori […]

Continue Reading 0
Agurne Gaubeka Kontseilua

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak zuzendari berria izendatu du

Agurne Gaubeka Erauskinek hartu du Garbiñe Petriati Ijurraren lekukoa Behatokiaren zuzendaritzan. Kontseiluak eskerrak eman nahi dizkio Petriati andreari azken hamarkadan egindako lanarengatik eta Behatokiari eskainitako guztiagatik. Ia hamar urtez aritu da Garbiñe Petriati Ijurra Euskararen Kontseiluak sustatu eta bideraturiko Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendaritzan lanean, hizkuntza-eskubideak bermatzeko bidea eginez. 2019ko azken hiru hilekoan sartuta, Behatokiak ziklo […]

Continue Reading 0
Captura de pantalla 2018-07-23 a la(s) 10.20.19

Erroko aldaketa egin behar da administrazio euskalduna lortzeko

Herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzeko dekretu baterako proposamena egin du Kontseiluak. Eusko Jaurlaritzak gaia jorratu behar du eta Kontseiluak bere ekarpena landu eta aurkeztuko die alderdiei. Neurri zehatzez gain, sistema bera aldatu beharra dago Kontseiluaren ustez. Azken hiru hamarkadetan hobetu egin da euskara era batera edo bestera ezagutzen duten langileen kopurua Araba, Gipuzkoan eta […]

Continue Reading 0
Euskaragiletu programa: inforgrafia

Lan mundua euskalduntzeko Euskaragiletu programa jarri du martxan Kontseiluak

Euskararen normalizazioan aurreratuta dauden enpresek osatzen dute Euskaragileak enpresa batzordea. Enpresa horien esperientzia gertutik ezagutzeko eta euskalduntzean urratsak ematen hasteko Euskaragiletu programa jarri du martxan Kontseiluak. Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean jauzia emateko abagune aproposa bizi dugu eta Kontseiluak Euskaragiletu egitasmoa jarri du martxan. Dagoeneko euskalduntze-prozesu aurreratuak dituzten enpresen eta euskararen normalizazio-prozesuan urte luzez murgildutako enpresen esperientziaz mamitzeko […]

Continue Reading 0
DSC_0015

Herritarrek nafarren arteko ezberdinkeriarekin amaitzeko eskatu dute Lizarraldean

Lizarraldeko euskalgintzak amaiera eman dio, apirilaren 19an aurkeztutako Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan ekimenari, azken asteotan eskualdean jasotako herritarren eskabideak Lizarrako Udalaren esku utziz. Guztira 668 eskabide bildu dituzte Lizarraldean, horietatik 342 Lizarran, 73 Villatuertan eta gainerakoak, eskualdeko herrietan banatuta. Lizarran bildutako eskaerak herriko udaletxeko erregistroan sartu dituzte maiatzaren 24an, ostegunarekin. Euskalgintzako ordezkariak aurkezpena egin zenean […]

Continue Reading 0