Sarea

Archive | Hizkuntza-politika

argazkia

Gobernua euskararen garapenaren alde bat egiten ez duten neurriak hartzen ari da

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak kezka agertu du azken asteotan hezkuntzaren esparruan Gobernua hartzen ari den zenbait erabakirekin eta dei egin dio jarrera birbideratu eta euskarazko irakaskuntzaren aldeko politika sendoak abian hartzeko. Harridura eta kezka sortu dute Kontseiluan Nafarroako Gobernuak hartutako zenbait erabakik, besteak beste, Mendigorrian eta Castejonen eskoletako ikasleei eragiten dietenak. “Gogoratu behar dugu Gobernuaren […]

Continue Reading 0
ERAGILEAKKANPOAN2

Konpromiso zehatzak hartzeko garaia da

KONTSEILUA, A MESA POLA NORMALIZACIÓN LINGÜÍSTICA, CIEMEN, INICIATIVA POL ASTURIANU, NOGARA, PLATAFORMA PER LA LLENGUA, ÒMNIUM, ESCOLA VALENCIANA eta ACCIÓ CULTURAL DEL PAÍS VALENCIÀ erakundeetako ordezkari Paul Bilbaok, Marcos Maceirak, Francesc Marcok, Natxo Badenesek, Laia Maurík, David Minovesek, Ruben Pitarchek, Inaciu Galanek, Ivan Llerak eta Xuan Pandiellak agerraldia egin dute Diputatuen Kongresuan talde parlamentario zein […]

Continue Reading 0
Ekitaldian parte hartu zutenen argazkia

Ondoko sei urteetan hizkuntza politika planifikatuak abian ezartzeko erabaki ausartak hartzea eskatu diete hautagaiei Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak

Posible dela, aukera badela eta euskalgintza ondoan izango dutela azpimarratu dute.   Bide horretan, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren Garapena Herriko Etxeetan dokumentua aurkeztu diete gaur Baionako Merkataritza Ganbarako ekitaldira hurbildu diren hautagaiei. Horrekin batera, hizkuntza-politikak abian ezartzeko engaiamendu testua izenpetzeko hiru asteko epea eman diete. Ipar Euskal Herri […]

Continue Reading 0
IMG_2782

Jasotako gomendioak bete egin behar dituzte agintariek

Kontseiluaren eta Behatokiaren arabera, Ministroen eta Adituen Batzordeek egindako gomendioek bat egiten dute haiek egindako eskaerekin, eta erakundeei konpromiso irmoa eskatu diete gomendioak betetzeko. Estatuaren axolagabekeria agerian uzteaz gain, Nafarroan euskararen sustapenean eta langile elebidunen kontratazioetan erabaki ausartagoak hartzeko aukerak agertzen dituztela uste dute.     Agerraldi bateratua egin dute Iruñean Kontseiluko idazkari nagusi Paul […]

Continue Reading 0
Paris mobilizazioa kontseilua

Kontseiluak bat egin du larunbatean Parisen izango den mobilizazioarekin

Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen plataformak egindako deialdiarekin bat egiteaz gain, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren ordezkaritza ere bertan izango da, tartean, idazkari nagusia. Hainbat hizkuntza gutxituren berreskurapenaren alde lan egiten duten eragileek osatzen dute aipatu plataforma, eta bereziki Frantziako Hezkuntza Ministerioa garatzen ari den politika salatuko dute, besteak beste, bigarren hezkuntzan egin nahi duten erreforma edota […]

Continue Reading 0
Kontseilua-bide eman euskarari

Negoziazio-prozesuan hizkuntza-komunitate gutxituen afera agendan kokatzeko eskatu die Kontseiluak Euskal Herriko alderdiei

Kohesioa, justizia eta berdintasuna ardatz izango dituen Gobernuak ezin die muzin egin Estatuak berak sortzen dituen hizkuntza-eskubideen urraketei. Kontseiluko ordezkariak gogoan izan du, duela bi aste Madrilen aragoieraren, asturieraren, euskararen, galizieraren eta katalanaren aldeko gizarte eragileek aurkeztutako: Hizkuntzaberdintasuna: Askatasuna, aniztasuna eta demokrazia dokumentua. “Egun hartan ozen esan genuen hainbat alderdik geure eskubideak murrizteko mehatxuari aurre egingo zion […]

Continue Reading 0