Sarea

Archive | Hizkuntza-politika

Ekitaldian parte hartu zutenen argazkia

Ondoko sei urteetan hizkuntza politika planifikatuak abian ezartzeko erabaki ausartak hartzea eskatu diete hautagaiei Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak

Posible dela, aukera badela eta euskalgintza ondoan izango dutela azpimarratu dute.   Bide horretan, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren Garapena Herriko Etxeetan dokumentua aurkeztu diete gaur Baionako Merkataritza Ganbarako ekitaldira hurbildu diren hautagaiei. Horrekin batera, hizkuntza-politikak abian ezartzeko engaiamendu testua izenpetzeko hiru asteko epea eman diete. Ipar Euskal Herri […]

Continue Reading 0
IMG_2782

Jasotako gomendioak bete egin behar dituzte agintariek

Kontseiluaren eta Behatokiaren arabera, Ministroen eta Adituen Batzordeek egindako gomendioek bat egiten dute haiek egindako eskaerekin, eta erakundeei konpromiso irmoa eskatu diete gomendioak betetzeko. Estatuaren axolagabekeria agerian uzteaz gain, Nafarroan euskararen sustapenean eta langile elebidunen kontratazioetan erabaki ausartagoak hartzeko aukerak agertzen dituztela uste dute.     Agerraldi bateratua egin dute Iruñean Kontseiluko idazkari nagusi Paul […]

Continue Reading 0
Paris mobilizazioa kontseilua

Kontseiluak bat egin du larunbatean Parisen izango den mobilizazioarekin

Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen plataformak egindako deialdiarekin bat egiteaz gain, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren ordezkaritza ere bertan izango da, tartean, idazkari nagusia. Hainbat hizkuntza gutxituren berreskurapenaren alde lan egiten duten eragileek osatzen dute aipatu plataforma, eta bereziki Frantziako Hezkuntza Ministerioa garatzen ari den politika salatuko dute, besteak beste, bigarren hezkuntzan egin nahi duten erreforma edota […]

Continue Reading 0
Kontseilua-bide eman euskarari

Negoziazio-prozesuan hizkuntza-komunitate gutxituen afera agendan kokatzeko eskatu die Kontseiluak Euskal Herriko alderdiei

Kohesioa, justizia eta berdintasuna ardatz izango dituen Gobernuak ezin die muzin egin Estatuak berak sortzen dituen hizkuntza-eskubideen urraketei. Kontseiluko ordezkariak gogoan izan du, duela bi aste Madrilen aragoieraren, asturieraren, euskararen, galizieraren eta katalanaren aldeko gizarte eragileek aurkeztutako: Hizkuntzaberdintasuna: Askatasuna, aniztasuna eta demokrazia dokumentua. “Egun hartan ozen esan genuen hainbat alderdik geure eskubideak murrizteko mehatxuari aurre egingo zion […]

Continue Reading 0
Giza Eskubideak, hizkuntza eta hezkuntza foroa

NBEren “Hezkuntza, hizkuntza eta giza eskubideak” foroan parte hartu du Kontseiluak

Bruselan, EBren egoitzan, izandako foroan Kontseiluko ordezkariak Protokoloak hezkuntzaren eremuan jasotzen dituen neurriak azaldu ditu.   NBEren Gutxiengoen Aferetarako Errelatoreak sustatuta, eta zenbait gizarte eragileren lankidetza tartean Kontseiluak parte hartzen duen ELEN sarea, hamaraka eragilek, ordezkari instituzionalek eta adituk hizkuntza, hezkuntza eta giza eskubideak hizpide izan dituzte azken bi egunotan. Kontseiluko idazkari nagusia bertan izan […]

Continue Reading 0
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Protokoloa, gobernantza eredu berrietarako abiapuntu

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok Aberystwyth University eta University of Edinburgh erakundeek sortutako Revitalise sareak Cardiffen antolatu duen lan-saioan parte hartu du. Revitalise sareak hizkuntza-biziberritzaren inguruan antolatutako laugarren lan-saioa izan da honako hau, hain zuzen ere, gobernantza-ereduen aldaketari buruzkoa. Kontseiluko idazkari nagusia ELEN-Europako Hizkuntza Berdintasunaren aldeko Sareko lehendakariorde gisa gonbidatu dute parte hartzera. “Lan-saio trinko […]

Continue Reading 0