Pizkunderako Erronkaren aurkezpena
Euskararen normalizazio eta biziberritzean Pizkunde berri bat eragin asmoz, Euskalgintzaren Kontseiluak 2036. urterako ERRONKA bat aurkeztuko dugu.
Euskararen normalizazio eta biziberritzean Pizkunde berri bat eragin asmoz, Euskalgintzaren Kontseiluak 2036. urterako ERRONKA bat aurkeztuko dugu.
Ekainaren 13rako hilabete faltan, Euskalgintzaren Kontseiluak Euskaltzaleon Martxaren aurkezpen soziala egin du Iruñeko Katakrak liburu-dendan, ordezkaritza sozial eta politiko zabalaren aurrean.
Gazte euskaltzaleen sareak ‘Gazte euskaltzaleok bidea urratu’ dinamika martxan jarri du. Egitasmoa hiru eguneko martxa bat izanen da, ekainaren 11tik 13ra bitartean eginen dena.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta ehundik gora euskaltzalek agerraldi jendetsua egin dugu ekainaren 13an Iruñean antolatuko dugun Euskaltzaleon Martxari buruzko informazioa emateko.
Euskalgintzaren Kontseiluak 2026. urteko Batzar Orokorra egin du ostiral honetan Baionan, Merkataritza Ganbararen egoitzan. ekainaren 13an Iruñean egingo duen Euskaltzaleon Martxaren lema ezagutarazi du: «Euskaraz bizitzeko behar den dena».
Euskalgintzako ordezkariek Euskaltzaleon Martxa antolatuko dute ekainaren 13an, euskaltzaletasuna elikatzeko herritar bakoitzaren ekarpena ezinbestekoa dela adierazteko.
Abenduaren 27ko PIZKUNDEA ekitaldiko hitzartze guztiak.
Abenduaren 27an, Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako «Pizkundea» ekitaldira etorri ziren milaka euskaltzalek Bilbao Arena bete zuten. Kontseiluak balorazio positiboa eta baikorra egin du, eta aurrera begirako erronketan jarri du fokua.
Larunbatean, abenduak 27, Bilbao Arenan egingo den ekitaldira joateko azken deia egin du Euskalgintzaren Kontseiluak, euskararen Pizkunde berri baten aldeko «txinparta» bilakatu dadin.
Ehun euskaltzale ezagunek sinatu dute ‘Arantzazutik mundura, euskaltzaleon garaia da’ izenburuko artikulua.
Kontseiluko zuzendaritza batzordeak euskararen biziberritzearen aurkako oldarraldi judizialaren gordintzea salatu du, Auzitegien azken mugimendu atzerakoien aurrean.
Nafarroako Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean, Euskalgintzaren Kontseiluak indar politikoei eskatu die Foru Amejoramenduaren inguruko eztabaida baliatu dezatela euskarari berdintasun estatusa emateko Nafarroa osoan.