Pizkunderako Erronkaren aurkezpena
Euskararen normalizazio eta biziberritzean Pizkunde berri bat eragin asmoz, Euskalgintzaren Kontseiluak 2036. urterako ERRONKA bat aurkeztuko dugu.
Euskararen normalizazio eta biziberritzean Pizkunde berri bat eragin asmoz, Euskalgintzaren Kontseiluak 2036. urterako ERRONKA bat aurkeztuko dugu.
Euskalgintzaren Kontseiluak poztasunez jaso du Eusko Jaurlaritzatik sustatutako “Euskara Bonua” programa berria, euskaltegietako A0, A1 eta A2 mailetan matrikulatzeko prezioa 120 €-ra murrizten duena.
Ekainaren 13rako hilabete faltan, Euskalgintzaren Kontseiluak Euskaltzaleon Martxaren aurkezpen soziala egin du Iruñeko Katakrak liburu-dendan, ordezkaritza sozial eta politiko zabalaren aurrean.
Gazte euskaltzaleen sareak ‘Gazte euskaltzaleok bidea urratu’ dinamika martxan jarri du. Egitasmoa hiru eguneko martxa bat izanen da, ekainaren 11tik 13ra bitartean eginen dena.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta ehundik gora euskaltzalek agerraldi jendetsua egin dugu ekainaren 13an Iruñean antolatuko dugun Euskaltzaleon Martxari buruzko informazioa emateko.
Maiatzaren 9an ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, «Euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen alde» lelopean. Euskalgintzaren Kontseiluak manifestazioarekin bat egin eta parte hartzera deitu du.
Euskalgintzaren Kontseiluak 2026. urteko Batzar Orokorra egin du ostiral honetan Baionan, Merkataritza Ganbararen egoitzan. ekainaren 13an Iruñean egingo duen Euskaltzaleon Martxaren lema ezagutarazi du: «Euskaraz bizitzeko behar den dena».
Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsala eguneratzeko eta XXI. mendeko aldaketa sozial, teknologiko eta politiko sakonetara egokitzeko prozesua aurkeztu da Bartzelonan. Kontseiluak aktiboki parte hartuko du.
EITBri eskatu diogu haurrentzako ETB3 katea ixteko bere erabakian atzera egin dezala, eta bere sorrera legean dagoen euskararen normalizaziorako helburuari lotu dadila.
Euskalgintzaren Kontseiluak Nafarroako Gobernuari eskatu dio Lanbide Heziketan eta goi mailako ikasketetan euskaraz ikasteko aukera errealak bermatzeko neurri eraginkorrak har ditzala.
Euskalgintzaren Kontseiluak KORRIKAn parte hartzera deitzen ditugu euskararen normalizazioan eta biziberritzean sinesten duten herritar guztiak.
Euskara Gara dio aurtengo KORRIKAren leloak. Izan gaitezen, gutako bakoitza, euskarak behar duen Pizkundearen txinparta. Euskaltzaleok egin ezean, ez baitu beste inork egingo.
Martxoaren 11n Baionako ON! Bilgunean eman prentsaurrekoan, Euskal Konfederazioak publiko egin ditu herriko bozetako hautagaien erantzunak.