Sarea

Archive | Albisteak

Espainiak gaztelania legez bermatzen duen bitartean, euskalduna babesik gabe dago enpresen aurrean

Gaur goizean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren idazkari nagusi Paul Bilbao agertu da prentsaren aurrean ildo politiko eta instituzionalaren arduradun Iñaki Lasaren laguntzarekin, Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko dekretuaren betetze mailaren inguruko balorazioa egiteko. Paul Bilbaoren esanetan, betetze mailaren inguruan egindako azterketek argi eta garbi adierazten dute dekretua erredaktatua dagoen bezala ez dela tresna juridiko […]

Continue Reading 0
agerraldiaOts12txikia

Oztopoen gainetik euskaraz biziko garela aldarrikatuko da Donostian otsailaren 28an

UEMAko kide diren Aduna, Antzuola, Arama, Bergara, Gaintza, Oiartzun, Oñati, Usurbil, Zarautz eta Zeraingo udal ordezkariak lagun agerraldia egin du Kontseiluak Donostian. Otsailaren 28an Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara lelopean egingo den manifestazioa aurkeztu dute. Hizkuntza-politiketan azen aldian Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren bidez jasandako injerentziak salatzea eta hainbat administrazioetako arduradunek aurrera egiteko hartu duten determinazioa […]

Continue Reading 0
LUHI2-aurkezpena

Euskara babestu eta indartzeko arkitektura berri bat beharrezkoa da

Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatu duten “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” II. jardunaldietan. Bertan, azterketa sozioekonomiko eta soziolinguistikotik eratorritako datuak erakutsi, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresna aurkeztu, bere aplikazioa Tolosaldean ezagutu eta Katalunia eta Balear Uhartetako egoerak aztertu dituzte, besteak beste. Hizkuntzaren biziraupenerako euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek […]

Continue Reading 0
Kontseiluko-zuzendaritza20150129

Paul Bilbao: “Balio juridiko osoa kendu nahi diote euskarari”

Kontseiluko zuzendaritzak azken aldian gertatutako hainbat gairen inguruan kezka agertu du. Arduradun politikoei dagokien ardura euren gain har dezaten eta behar den erantzukizunez jokatzeko deia ere egin die. Bi Estatuen aldetik gero eta modu ageriagoan gertatzen ari diren kanpo esku-hartzeen aurrean jarrera irmoa mantendu duten administrazioetako arduradunen jarrera txalotu dute. Kontseiluko bazkide den UEMAko lehendakari […]

Continue Reading 0
VascuencearenLegea20150126-1

“Euskarak aurrera Nafarroan”

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok agerraldia egin du Nafarroako hainbat lagun esanguratsuk lagunduta. Iruñean egin duten agerraldian Vascuencearen Legearen aldaketaren inguruko iritzia eman dute. Bide batez, gaia aztertzeko bihar egitekoa zen Plenoa otsailaren 19ra atzeratu izana salatu dute.

Continue Reading 0
LUHI2-aurkezpena

Euskararen arnasguneak babestu eta indartuko dituen arkitektura juridiko berri baten beharra aztertuko dute

 Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” jardunaldia antolatu dute. Iaz egindako topaketetan hirigintza proiektuek hizkuntzarengan duen eragina frogatu zen, eta aurten, pauso bat aurrera eman eta euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimenei aterki juridikoa emateko oinarriak aztertu nahi dituzte. Topaketak otsailaren […]

Continue Reading 0