Sarea

Archive | Albisteak

Foto 2-11-20 11 02 44

50 langiletik gorako enpresetan euskara-planak bultzatzeko neurria aurkeztu dute ELAk, LABek eta Kontseiluak

Lan-mundua euskalduntzeko urrats zehatzak egin behar direla adierazi dute ELAko Mitxel Lakuntza, LABeko Garbiñe Aranburu eta Kontseiluko Paul Bilbao idazkari nagusiek elkarrekin egindako agerraldian. «Euskararen normalizazioa garatzeko ezinbesteko esparrua da lan-munduarena», ziurtatu du Bilbaok. «Gure egunerokoaren zati handi bat lanean igarotzen dugu, eta, ondorioz, gure hizkuntza-praktikak eta eskubideak baldintzatzen dituen esparrua da, langile zein kontsumitzaile […]

Continue Reading 0
Baiona urr 10

Euskarazko murgiltze-bidezko irakaskuntzaren alde, Baionako giza-katean parte hartuko dute Kontseiluak eta Behatokiak

Frantziako gobernuak euskarari ezarritako beste oztopo bat da Hiriburuko Baste Quieta eskola publikoari paratutako debekua: euskara hutsezko murgiltze-esperimentazio proiektu bat abiatzekoak zuten irailean, baina, derrigorrezko irakaskuntza frantsesez egin behar dela argudiatuta, atzera bota zuen Parisek. Horren aurrean, Ipar Euskal Herriko euskararen aldeko zein hezkuntza arloko elkarte nagusiek bat egin, eta egoera salatzeko giza-katea egingo dute […]

Continue Reading 0
lasarte

Espainiako Auzitegi Gorenaren Lasarte-Oria Udalaren kontrako epaia oso larritzat jo du Kontseiluak

Espainiako Auzitegi Gorenak haurrentzako jarduerak derrigorrez euskaraz egiteko Lasarte-Oriako diru-laguntzen baldintza baliogabetu du, eta hori oso larritzat jo du Kontseiluak. “Estatuaren eskuhartze berri baten aurrean gaude. Beste behin erakutsi nahi dute hizkuntza-politikaren inguruko neurrietan zeinek duen azken erabakia”, salatu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Jesus Zaballos PSE-EEko alkate zela, 2017ko martxoan onartu zuen ordenantza […]

Continue Reading 0
argazkia

Gobernua euskararen garapenaren alde bat egiten ez duten neurriak hartzen ari da

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak kezka agertu du azken asteotan hezkuntzaren esparruan Gobernua hartzen ari den zenbait erabakirekin eta dei egin dio jarrera birbideratu eta euskarazko irakaskuntzaren aldeko politika sendoak abian hartzeko. Harridura eta kezka sortu dute Kontseiluan Nafarroako Gobernuak hartutako zenbait erabakik, besteak beste, Mendigorrian eta Castejonen eskoletako ikasleei eragiten dietenak. “Gogoratu behar dugu Gobernuaren […]

Continue Reading 0

Inoiz hartu behar ez zuen bidea hartu du Iruña-Veleiaren aferak

Epaiketa hasi den egunean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bide egokira ekartzeko deia egin du. Kontseiluaren arabera, luze, luzeegi doan afera da Iruña-Veleia izenez ezagutzen duguna, eta inoiz hartu behar ez zuen bidea hartu du azken urteetan, epaitegietako bidea. Kontseiluaren iritziz, epai-bidez ez, baizik eta bide zientifikotik argitu beharrekoa da Iruña-Veleiaren afera. Gaur egun eztabaida behar […]

Continue Reading 0
IMG_2782

Jasotako gomendioak bete egin behar dituzte agintariek

Kontseiluaren eta Behatokiaren arabera, Ministroen eta Adituen Batzordeek egindako gomendioek bat egiten dute haiek egindako eskaerekin, eta erakundeei konpromiso irmoa eskatu diete gomendioak betetzeko. Estatuaren axolagabekeria agerian uzteaz gain, Nafarroan euskararen sustapenean eta langile elebidunen kontratazioetan erabaki ausartagoak hartzeko aukerak agertzen dituztela uste dute.     Agerraldi bateratua egin dute Iruñean Kontseiluko idazkari nagusi Paul […]

Continue Reading 0