Sarea

megasaria-banaketa-ekitaldia1

Euskararen normalizazioak denon energia behar duela nabarmendu dute Megasariaren banaketa ekitaldian

Euskal Tonbolaren Megasariaren banaketa ekitaldia egin du Kontseiluak, Martin Ugalde Kultur Parkean. Jonathan Valdivielso abaltzisketarrak jaso du lehen aldiz eman den saria. Bere ekarpenaren eta berea bezala milaka euskal herritarren ekarpenari esker egiten du lan euskalgintzak euskararen normalizazioan urratsak ematen. Eskertza ekitaldia ere izan da gaurkoa. “Energia mugimenduan. Horixe da Euskal Tonbolaren lema eta proiektuari […]

Continue Reading 0
mediku-euskalduna-nahi-dut

Osakidetzaren II. euskara planak urrats eraginkorragoak egin ditzan eskatu du Kontseiluak

Osakidetzak bere II. euskara planeko jarraipena egiteko interes taldeekin egindako bilera teknikoan parte hartu genuen atzo, Bilbon. Kontseiluaren baitan biltzen den osasungintza lan-taldeak (Hizkuntz Eskubideen Behatokia, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, eta Euskal Herrian Euskaraz), hainbat gogoeta plazaratu nahi ditu. Eskaera argia luzatu zuen bileran bertan: Legealdiko azken urtea baliatu behar du Jaurlaritzak, orain […]

Continue Reading 0
Naf-Parlam-2015-12-15

Nafarroako Euskararen legea aldatzeko prozesua elkarlanean egitea proposatu du euskalgintzak

Abenduaren 15ean Nafarroako Euskararen Legeak 29 urte beteko dituela oinarri hartuta, Kontseiluak, bere bazkideen Nafarroako ordezkariek lagunduta agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuan. Bertan, legeari buruzko gogoetak luzatu dizkio Nafarroako Gobernuari, Paul Bilbaok, idazkari nagusiak. Legea aldatzea, euskalgintzarekin elkarlanean aritzea eta behar diren baliabideak eskaintzea eskatu dizkio Gobernuari eta legearen aldaketa prozesuan laguntza eta lan egiteko […]

Continue Reading 0
_32A3162-txikia

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa osatzeko Batzorde Zientifikoa lanean hasi da

DSS2016EU eta EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUAK sustaturik eta Nazioarteko Erakundez osatutako Talde Antolatzaileak gidaturik, Batzorde Zientifikoak Protokoloaren lehen zirriborroa marraztuko du egunotan, Donostiako Tabakalera Kultur Gunean. Nazioarteko adituek osatzen dute batzordea, hizkuntza alorrean eta legedi alorrean izen handiko akademikoak dira. Irakasleez gain, instituzioetan aholkulari direnek ere osatzen dute Batzordea. Protokoloa neurri zehatzak biltzen dituen dokumentu […]

Continue Reading 0
Nafarroakoaurrekontuak20151127-1

Nafarroako Gobernuak aurkeztutako aurrekontua ez da euskararen normalizazioak behar duen aldaketaren adierazle

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroako Gobernuak 2016rako egin duen aurrekontu proposamena aztertu du, ohikoa duenez. Ondorio argi bat atera du azterketa lan hau egin ondoren: sektore batzuetako partidak berreskuratzeko ahalegina egin bada ere, aurrekontu hauek dira hizkuntza-politika egoki batek behar dituenak. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, ildo politiko instituzionaleko arduradun Iñaki Lasak lagunduta eman du […]

Continue Reading 0